L'INTRUS ERAKUSTKETA
Zer ikasi dut/dugu aniztasunari buruz? Neukan/geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola? Aniztasunari dagokionez, aniztasun mota asko daudela ikasi dugu. Denok gara desberdinak lan, gizarte eta kultura mailan, eta baita maila pertsonalago batean ere. L’intrus erakusketaren zati bat blokezko harri handi bat zen. Harri hori ukitzean, bihotz taupadak nabaritzen ziren. Artelan hau ikusi ondoren, aniztasuna eta guztion ongizatea gertatzeko harri sinboliko hori hautsi eta hortik atera behar garela hausnartu dugu. Hots, aniztasuna lortzeko gutako bakoitza aske izan behar dela eta ez dugula askatasun horrekiko beldurrik izan behar. Zein izan da gehien eragin didan/digun esperientzia edo jarduera? Bi esperientzia eta jarduerek izan dute eragin gehiena guregan. Alde batetik, L’intrus erakusketara sartu aurretik egindako jarduerak, gelakide bakoitzak post-it batean arrotz sentitu den momentu bat idatzi behar zuena. O...